Back to the top

aktualitatea

ZIZPA 4 URTE!

2020ko Otsailaren 1an, larunbatarekin Baionako Zizpa Gaztetxeak bere laugarren urtebetetzea ospatuko du. Denak gomitatuak zirezte zizpa kide guziekin besta egitera! Horretarako,  Zizpa kide guziok gaitzezko programazioa proposatzen dizuegu : 17:30tan Poteoa eta hainbat joko ostatuetan antolatuak izanen dira. Bukatzeko, hitzordua ematen dizuegu 21:30tan Zizpan gaualdia gurekin batera gozatzeko, “Los bistros volantes” eta “Alizarina” taldeek alaiturik. Ez duda ta zatozte denak kandelen ufatzera!!...

Continue reading

BAXOA EUSKARAZ

Larunbat huntan (Apirilak 8)  HUNTZA eta SKAKEITAN taldeen kontzertuak iraganen dira arratseko 9etatik goiti BAXOA EUSKARAZ-en alde, zuen tixerta berdeak jauntzi eta zauzte lasaaiii gaualdi bikain baten pasatzera!! Sartzea 6€tan, edateko,jateko eta tixertak salgai izanen dira Beraz ez duda, apirilaren 8an denak Baionara!!!...

Continue reading

IHAUTERIAK

Iazko kalerna haizetsu eta uhartsuari, Gaztetxeko aterpean egin zioten buru Baionako ihauteriek. Aurten gogo berarekin agertuko dira, Baionako Karriken hartzeko menturarekin. Joan den otsailaren 3an, beren gaua aldarrikatuz, Neguari su argiz, kantuz, soinuz, zirtoz eta zalapartaz Errefera egin zioten zirtzilek, Ostatuz ostatu beren partearen eskean. Heldu den martxoaren 4ean, dantzariak, bertsolariak Eta soinulari txaranga juntatuko zaizkie Ihauteri egun baten haien gisan markatzeko. Zirtzilek urteko harat-honatez erratekoak dituztenak Hiru joko aldiz eginen dituzte, hiru plaza desberdinetan. Lehena, 11etan, Pannecau karrika erditsuan. Betsolariek ihardokiko diete eta dantzariek plaza atxiki nahiko. Ondotik, bazkaria izanen da Zizpa gaztetxean Nahi duten guzientzat; Izenak eman behar......

Continue reading

TREMPLIN TXAPELKETA

Baionako hiriak, bere partaideekin batera, Frantzia, Espainia eta Euskal Herri osoko musika taldeeri zuzendurik, "Bayonne Live" tremplin lehiaketa antolatzen du. Martxoaren 3tik-apirilaren 7ra 12 eta 16 talde artean selekzionatuak izanen dira, eta finalerdia Zizpa Gaztetxean iraganen litzateke ! Berotu botz eta  musika tresnak eta izena eman !! Loturik atxemanen duzue izen emaite txostena eta lehiaketari buruzko hainbat xehetasun ! Txostena euskaraz...

Continue reading

ZIZPA 1.URTEBETETZEA

Baionako gaztetxeak soilik urte bateko bizia du, erran nahi baitu bere biziaren hastapenean dela, hala espero dugu behintzat. Baina ZIZPA gaztetxearen oinarrian den antolakuntzak, jadanik 9 urte ditu ! Izan ere 2008ko irailean, hainbat gazte batzen hasi ginen irakurketa batekin ados ezarririk : Baionak gazte esparruan gabezi ugari zituen eta gazte bezala, botere publikoak itxoin gabe, antolatzeko beharra ikusten ginuen, justuki gazteriak behar zituen esparru eta tresnak sortzeko helburuarekin. Duela ahantsu 9 urte beraz sortu ginuen Baionako Gazte Asanblada. Gure lehen gaualdia, 2008ko urriaren 24ean burutu ginuen Patxokiren lokalean, izan ere Baionako karriketan atzematen ez zen giro bat eskeini nahi......

Continue reading

© ZIZPA GAZTETXEA 2019