Back to the top

ASANBLADA

  1. Asanblada ber-sortzen

    2008

  2. EPAITEGI OHIA OKUPATZEN

    2013

  3. ZIZPA GAZTETXEAREN SORRERA

    2016

HELBURUAK

Baiona hiri erakargarria izatea nahi dugu, iniziatiba herritar eta berezkoetan erreferentzia bilakatuz. Iniziatiba horiek bil litzazkeen gune bat sortu nahi dugu, bakoitzak bere ahalak uztartu, bata eta bestearen ideiak trukatu eta Baionako bizitza soziala dinamizatzeko ekimen berritzaileak sortuz. Ekimen sozial, kultural eta parte-hartzaileak izatea nahi dugu. Etengabe aldatzen ari den euskal kultura sustatzea da asanbladaren oinarrizko helburuetariko bat.

Baionako Gazte Asanblada, Baionako gazte ezberdinez osaturiko talde antolatua da beraz, gazte kritiko gisa, falta ditugun eremu ezberdinak sortu, bultzatu edota garatzeko helburuarekin. Belaunaldiz belaunaldi garatzen joan den asanblada izanik, belaunaldi transmisoari eta formakuntza teoriko zein paraktikoari garrantzia ematen diogu.

FUNTZIONAMENDUA

Asanblada partehartzailearen eredua segitzen du. Erabakigune nagusia den gazte asanblada 2 astero burutzen dugu gaztetxean. Bertan, lokalaren kudeaketaz ( agenda, puntu teknikoak…) hitzegiten dugu bainan gazte asanblada gisa bultzatu nahi ditugun dinamika, proiektu eta ekimenetaz eztabaidatzeko hartzen dugu denbora gehiena.

Gaztetxea eta asanbladaren beharrei erantzuteko talde funtzionalak ditugu (komunikazioa, teknika, programazioa, tailerrak, kanpo harremanak). Gazte asanbaldako kideek haien gogo, jakintza eta disponibilitateen arabera erabakitzen dute zein taldetan sartu. Talde funtzionalek modu autonomoan funtzionatzen dute.

Astero koordinazio lan taldea biltzen da gazte asanbladan hartutako erabakien segimendua egin eta asanblada prestatzeko.

Asanblada kide izan nahi baduzu egin klik azpiko botoinean eta sartu gurekin harremanetan!

© Zizpa Gaztetxea 2023