Back to the top

GAZTETXEA

Zizpa gaztetxea beraz, asanbladaren tresna nagusia izango da baina gure proiektua ez da lau murru hauen artean geldituko, Baiona guztira hedatzeko egitasmoa baita. Gaztetxea ukaiteak adibidez, ez du baldintzatuko Baionako bestetan dugun dinamika, patxa plazan sortu dugun gune alternatiboa mantendu eta garatzen segituko dugu.

Baionaren zerbitzura ematen dugu asanbladaren lokala, gure baloreekin bat egin eta biharko baionaren eraikuntzan ibiltzen diren edozein elkarterekin lan egiteko borondatea adierazi izan dugu behin ta berriz. Elkarlan xedearekin, adierazpen gune gisa definiturik, ekimenak burutu ahal izateko lokal beharretan den mugimendu edota elkarteri prestatzen diogu gaztetxea.

  • Bizi eta adierazpen leku bat
  • Gazteen leku bat, gazteek kudeatuta
  • Gune alternatiboa, kontsumo gizartetik haratagoko proiektu partehartzaileak bultzatzeko eremu
  • Proiektu herrikoien bitartez gizabanakoen emantzipaziorako gunea
  • Kultura ezberdinen arteko topalekua
  • Gune askea: Edozein jarrera diskriminatzailerik gabeko
  • Gune autogestionatua: Erabaki guziak modu asanbladarioan hartuak dira. Gaztetxeak bere baliabide propioak ditu eta gure oinarrizko printzipioak errespetatuz, gaztetxearen behar ekonomiko zein teknikoei modu autonomoan aurre egiten diegu.

© Zizpa Gaztetxea 2023