2020ko Otsailaren 1an, larunbatarekin Baionako Zizpa Gaztetxeak bere laugarren urtebetetzea ospatuko du. Denak gomitatuak zirezte zizpa kide guziekin besta egitera!

Horretarako,  Zizpa kide guziok gaitzezko programazioa proposatzen dizuegu :

17:30tan Poteoa eta hainbat joko ostatuetan antolatuak izanen dira. Bukatzeko, hitzordua ematen dizuegu 21:30tan Zizpan gaualdia gurekin batera gozatzeko, “Los bistros volantes” eta “Alizarina” taldeek alaiturik.

Ez duda ta zatozte denak kandelen ufatzera!!

aktualitatea