Denbora batez pausaldi batean egon ondoan, Baionako gazte batzuek herrian dinamika bat abiatzeko proiektua martxan eman dugu berriz ere. Gaur egun, Baionako Herriko Etxeak ez du gazteekiko deus egokirik egiten, hortaz, gazteok gure etorkizuna eskuetan hartzea erabaki dugu, antolaketa eta autogestioaren bidez. Mugimendu kultural eta politiko hau deneri idekia eta hein berean, parte hartzailea izatea nahi dugu. Horregatik, Baiona eta inguruko gazteei deia luzatzen diegu guregana batu eta guhaurk kudeatuko genukeen egitura honen alde borrokatzeko ! Baionan dinamika bat sortzea, ekintzak eta animazioak antolatuz planteatzen dugu. Hori dela eta, heldu den hitzordua Urriaren 24ean finkatu dugu, Patxokin kontzertua antolatuz.

aktualitatea