Back to the top

ZIZPAgaztetxea

BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOAK 2022

Azkenean hor da!! Baionako besta alternatiboen afitxa definitiboa, programazio ofizialarekin! Uztailaren 27tik 31ra Patxa Plazan izanen diren ekimen guzien ordutegiak ikusgai dituzue orain! Heldu dira!⚪️🔴 3 urteren ondotik lehen aldiko Baionako besta alternatiboak itzultzen dira Patxa Plazara aurten!🎉 Horien hasteko: IDEKIDURA ALTERNATIBOA Xinako balkoinetik Uztailaren 27an!🔥 Zato kantu, dantzaz eta bertsoaz gozatzera eta aurtengo besta alternatiboak behar den bezala estreinatzera!🎤💃⚪️🔴 Besta alternatiboen ostegun arratseko programa definitiboa hor dugu! 8ak eterditan IRWAP arituko da! Hurbildu beren entzutera! 🔥Lehenago, QQbird eta ondotik Show Must Gau On eta Póg Mahone arituko dira! Besta alternatiboen larunbatean kristoin gaua pasako dugu! Gure girotzeko Liher Patxan......

Continue reading

MUSIKAREN BESTA

Musikaren besta hurbiltzen zaiguuuuu! Zato Patxa Plazara ekainaren 21ean, arratseko 6etatik goiti, dantzatzera eta ondoko talde funki eta lasaietaz gozatzera: Frikun, Ixtaklok txaranga 7ak eterditan, Arima Soul System 9etan, eta Skakeo 10ak eterditatik goiti!☀️🎶...

Continue reading

ØDEI – ”TERAPIA” AURKEZPENA

💽 Maiatzaren 20ean, Ødeik bere lehen bakarkako diskoa, « Terapia », aurkeztuko du gaztetxean arratseko 7ak eterditatik goiti! 🎛 AS04 eta Ødei arituko dira ondoren, ondotik Mikro libre (Open Mic) bat izanen da nahi duena oholtza gainera igo dadin. Azkenik, Itzaletan sua eta Big Daddy Yamal DJak arituko dira. Hurbil zaitezteeee 🎤🔥...

Continue reading

EUSKAL HERRIA BURUJABE

Apirilaren 16ean, arratsaldeko 3etan, JULIEN MILANESI eta TXOMIN POVEDA bi ikerlariek, BIZI-ren EUSKAL HERRI BURUJABE proiektuaren kari, beren azken lanak aurkeztuko dituzte Iparraldean eramandako alternatibei buruz. Ondotik, mahai-inguru batean parte hartuko dute, ondoko tematikari buruz: tokiko alternatiben funtzioa burujabetzaren birkonkistan. ♻️...

Continue reading

THE BAY MUSIKA SKATE GAUA

Martxoaren 19an The Bay elkarteak Musika Sk8 gaua antolatzen du gaztetxean: arrats hastapenean Best Tricks Skate lehiaketa iraganen da. Eta, 9etatik 2ak arte kontzertu ugariz gozatzeko parada ukanen duzu: Alice3000, Franck Provoque, Werewolf Colours Orchestra eta Moonoo! Hurbilduuu🛹🌊...

Continue reading

SIRIAREN ALDE HITZALDIA

Siriaren Alde eta EH Donbas elkarteek proposatutako hitzaldi honetan, arratseko 7etan iraganen dena, 2011 et 2014 geroztik Sirian eta Donbasen iragaiten diren gatazkak aurkeztuak izanen dira, zehazki, eta bien arteko loturak landuak izanen dira. 19:00...

Continue reading

© ZIZPA GAZTETXEA 2019