BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOAK





Baionako besta alternatiboetan parte hartu nahi duzu?🫵
Hemen duzu gurekin batera laguntzaile izateko aukera! 🤌 Izena emateko lotura hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeEqQGiwabRvH-Q9hoTSm0pk3vTmInelKuBsIlxYOOjN-V3cQ/viewform?usp=sf_link

Heldu dira bestaak! 🔴⚪
Asteazkenean idekidura alternatiboa izango dugu, eta aurten kanalduden zuzenean ikusten ahalko da! Zato kantu, dantza eta bertsoetaz gozatzeraa 💃

Uztailaren 28an, ostiralez, bertso saio bat iraganen da Patxa plazan! 🎤 Hurbildu zaitezte 12:30etan, Mizel Mateo, Nerea Ibarzabal, Jon Maia eta Irati Alcantarilla entzutera!! 🔴⚪

Larunbatean Patxa Plazan, iaz bezala, gorputzak eta mihiak dantzan Gozo Gose-ren pintxoekin! ⚪🔴🍢

Milesker handi bat Patxa plazara besta egitera hurbildu diren guztieri! Milesker izugarri bat gure laguntzaileei, dinamika on batean bestak iragatea permititu izateagatik!
Hurrengo urte arte, berriro ere baionako besta alternatibo, herrikoi, feminista eta euskaldun batzuentzat! 🔴⚪
Milesker Alex Dias 📷


