BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOAK 2022

⚪️🔴Azkenean hor da!! Baionako besta alternatiboen afitxa definitiboa, programazio ofizialarekin! Uztailaren 27tik 31ra Patxa Plazan izanen diren ekimen guzien ordutegiak ikusgai dituzue orain! 🍾

Heldu dira!⚪️🔴 3 urteren ondotik lehen aldiko Baionako besta alternatiboak itzultzen dira Patxa Plazara aurten!🎉 Horien hasteko: IDEKIDURA ALTERNATIBOA Xinako balkoinetik Uztailaren 27an!🔥 Zato kantu, dantzaz eta bertsoaz gozatzera eta aurtengo besta alternatiboak behar den bezala estreinatzera!🎤💃

⚪️🔴 Besta alternatiboen ostegun arratseko programa definitiboa hor dugu! 8ak eterditan IRWAP arituko da! Hurbildu beren entzutera! 🔥Lehenago, QQbird eta ondotik Show Must Gau On eta Póg Mahone arituko dira!

⚪️🔴 Besta alternatiboen larunbatean kristoin gaua pasako dugu!🔥 Gure girotzeko Liher Patxan izanen da 20:30tan! Lehenago Ixtaklok txaranga eta Los Bistros Volantes arituko dira, eta ondotik Kristonak eta DJ Üzkülüz! 😎 Hurbil zaiteztee!!🤘

⚪️🔴Baionako Besta alternatiboak behar den bezala hasteko, presta izkizu zure belarriak gure gomita bereziarentzat: 🔥ØDEI🔥Patxa Plazan arituko zaigu Uztailaren 27an, asteazkenez, 22:00tan! 🎤Lehenago, Zéro + zéro taldeak joko du, eta ondotik Bonnie Spacey & Rem’s Martinez-ek!

⚪️🔴 Besta alternatiboen ostiralean, 20:30tan, zatozte Patxa Plazara Dingwash entzutera!🔥 Lehenago, Pai Xango, eta ondotik SFM eta YAKADANSÉ BB arituko zaizkigu!!

⚪️🔴 Besta alternatiboen azken eguna (😢) hasiko dugu Kanboko ziganteek girotutako aperitifa eta poteoarekin! 🍻 Ondotik, presoen aldeko bazkaria iraganen da, Nat eta Watsonek alaiturik! 🍴

⚪️🔴 Besta alternatiboen bigarren eguna, osteguna, haurrena izan ohi da. 👨‍👩‍👧👩‍👩‍👦👨‍👨‍👧

Horregatik, 14etatik goiti, Gaiak haurrentzako jokoak proposatuko ditu Patxa Plazan!🎡Familia giro goxo batetaz gozatzera zatozte!! Bestalde, 17:30tan Irati Astondoa, Claudia Muñoz, Patxi Igoa eta Ibai Telletxea aizkolariak arituko zaizkigu plazan!🪓

⚪️🔴 Aurtengo edizioko ✨berrikuntza✨: Besten larunbatean, zatozte Gozo Goseren pintxo goxoetaz gozatzera 13:00tan!🤤

⚪️🔴 Baionako besta alternatiboak igandean bukatuko ditugu Boujalal-ekin, 18:00tan!!!

⚪️🔴 Uztailaren 29an, ostiralez, bertso saio bat iraganen da Patxa Plazan! Hurbildu zaitezte 12:00tan Sustrai Colina, Alaia Martin, Irantzu Idoate eta Maddi Ane Txoperena entzutera!!🎤

MILESKER hurbildu zizten guzieri, bost egun horiek bikainak izan baitira zuei esker. Mila mila mila esker laguntzaile guzieri zuek gabe holako bestak ez baitira egingarriak.
Heldu den urte arte besta herrikoi, feminista eta euskaldunak hiri guzira heda daitezen! 🔴⚪️

aktualitatea