BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOAK

BAIONAKO BESTA ALTERNATIBOEN afitxa hor dugu! 🔥 Hara uztailaren 26 etik 30era proposatuko dugun programazioaren parte bat 🎉 Konektatuak egon jakiteko egunerokoan zein talde eta animazio iraganen diren Patxa Plazan! 🎈
GORA BAIONAKO FESTA HERRIKOI, EUSKALDUN ETA FEMINISTAK

Azkenean hemen duzue Baionako besta alternatiboen programa osoaa!! 🔴⚪ Denetarik bada eta gustu guztietarako, kontzertu ugari baita ekitaldi desberdinak ere! Presta zaitezteeeeeee 🔥

Baionako besta alternatiboetan parte hartu nahi duzu?🫵
Hemen duzu gurekin batera laguntzaile izateko aukera! 🤌 Izena emateko lotura hemen: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeEqQGiwabRvH-Q9hoTSm0pk3vTmInelKuBsIlxYOOjN-V3cQ/viewform?usp=sf_link

Heldu dira bestaak! 🔴⚪
Asteazkenean idekidura alternatiboa izango dugu, eta aurten kanalduden zuzenean ikusten ahalko da! Zato kantu, dantza eta bertsoetaz gozatzeraa 💃

Haurren egunarendako, animazio bereziak proposatuko dizkizuegu Patxan! Orduan, hurbil zaitezte uztailaren 27an Gaiaren jokoetaz eta aizkolarien balentrietaz gozatzera, Baionako Besta Alternatiboen kari ! 🪓⚪🔴

Uztailaren 28an, ostiralez, bertso saio bat iraganen da Patxa plazan! 🎤 Hurbildu zaitezte 12:30etan, Mizel Mateo, Nerea Ibarzabal, Jon Maia eta Irati Alcantarilla entzutera!! 🔴⚪

Larunbatean Patxa Plazan, iaz bezala, gorputzak eta mihiak dantzan Gozo Gose-ren pintxoekin! ⚪🔴🍢

⚪🔴 J-1 !! Hurbiltzen dira bestak! Horregatik, horra igandean Patxan eskainiko dizuegun programa: presoen bazkariko menuak eta Kanboko ziganteak!🔥

Hara Gazte Asanbladaren besten bilana: bertan, besten denboran iragan mota guzietako erasoak salatzen ditugu.
⚠️ Erasotua izan den eta zendu den gizonaren oroimenez eta bortxaketak salatzeko, hitzordua arratsalde huntan, 6etan, herriko etxe aitzinean.

Milesker handi bat Patxa plazara besta egitera hurbildu diren guztieri! Milesker izugarri bat gure laguntzaileei, dinamika on batean bestak iragatea permititu izateagatik!
Hurrengo urte arte, berriro ere baionako besta alternatibo, herrikoi, feminista eta euskaldun batzuentzat! 🔴⚪

Milesker Alex Dias 📷

Hara aurtengo Baionako Besta alternatiboen edizioa iruditan! 🎥 Duela kasik hilabete bat iragan zirela Patxa Plazako ospakizunak: bideo honek 5 egun goxo horiek oroitaraziko dizkizue!Datorren urte arte! ⚪️🔴
aktualitatea