Gure herrian eragin nahi dugun baionar gazte talde bat gira. 2008ko irailean bildu ginen lehen aldiz, ahoz-ahoko deialdiaz gure lagun eta auzoak gonbidatuz.

Gure helburua ez da lukratiboa ez eta ere lagunen artean festa egitearena. Gure borondatea baionar guzien eskura jarri nahi dugu, izan zahar edo gazte.

Baiona hiri erakargarria izatea nahi dugu, iniziatiba herritar eta berezkoetan erreferentzia bilakatuz. Iniziatiba horiek bil litzazkeen gune bat sortu nahi dugu, bakoitzak bere ahalak uztartu, bata eta bestearen ideiak trukatu eta Baionako bizitza soziala dinamizatzeko ekimen bultzatzaileak sortuz. Ekimen horiek kulturalak eta parte-hartzaileak izatea nahi dugu. Etengabe aldatzen ari den euskal kultura bizi baten aldekoak gira.

Gaztetxea, literalki, « gazteen etxea » da. Haatik, definizio literal horretatik haratago proiektu oso bat da hitz horren gibelean gordetzen dena.

Bitartekoa : Gaztetxea

Dinamika baten eraikitzeak eta aintzina eremaiteak gutienezko antolaketa eta funtsezko estruktura bat beharrezkoak dituelako, dinamika instituzio bilakaraztea baitezpadakoa iruditzen zaigu. Horregatik giren gazte dinamikak gaztetxe baten sorrera proposatzen du.

Gaztetxearen funtzio nagusia arlo sozial eta kulturalean eragitea litzateke.

Lehenik elkartze eremu bat bezala definitzen dugu gaztetxea: Alde batetik gazteak elgarren artean elkartzeko eremu bat eta bestalde euskal kulturaren inguruan dabiltzan gazteen trukaketa leku bat.

Hala nola gazteek gazteentzat kudeatzen duten eremu batek erresponsabilitateak ekartzen ditu eta gazteen autonomia goseari erantzuteko molde bat da gaztetxearen sorrera. Bertako pertsonen arteko lotura sozialak ahalbidetzen lagunduko du, aldi berean kanpokoei ateak zabalik utziz eta auzoko elkarteekin elkarlanerako errextasunak emanez.

Herriaren bizi kulturalean parte hartzea dugu helburu, beste elkarte ala Herriko Etxeari ekar dezakegun laguntza proposatuz.

Euskal Herrian gaindi diren beste gaztetxeekin harremanak bultzatuko ditugu, gure Herrian bizi diren gazteen zorteak interesa pizten digulako.

Gazteen arteko harremanak azkartzeaz gain euskal kulturaren sustatzea da gure bi ardatz nagusietarik bestea, batez ere euskara hizkuntzaren normalizazioa gizartean. Izan ere euskarak eremu publikoan hizkuntza ofizial batek ohi duen lekua merezi eta legitimoa duela iduritzen zaigu.

Gaztetxearen sortzera bideratzen giren dinamika ez da adar politiko finko batean oinarritua, nahiz balore eta printzipio batzuk defendatu.

Aterpe(lokal) baten eskuratzea onuragarria litzateke dinamikaren estrukturaziorako, bilkura, antolakuntzak errexteko alde batetik eta materialaren atxikitzeko bestalde. Epe luzean gaztetxearen helburua da molde autonomoan ibiltzea (diru mailan), beti ere lokala prestatzen dion Herriko Etxearekin harreman bat atxikiz.

Gaztetxe bat da:

  • Bizi eta adierazpen leku bat

Gazteentzako bilaketa leku bat da nun bakoitza adierazten ahal den, parte-hartzen eta bere esperientziak partikatzen ahal dituen.

  • Gazteen leku bat, gazteek kudeatuta:

Gure animazioak lehenik baionako gazteei zuzenduak izanen dira eta ondotik Euskal Herriko eta beste lekuetako pertsonei idekiak. Bestalde, ez dugu ahantziko belaunaldi arteko loturak azkartzea

  • Leku alternatibo bat nun jendea ez den kontsumitzeko baizik heldu, baizik eta aktore gisa:

Gaztetxeak ez du helburu lukratibo bat, egin daitezkeen benefizioak erabiliak izanen liratezke beste aktibitateetan edo lokala obetzeko

  • Leku bat nun euskal kulturak beste kulturak ezagutzen ahal dituen:

Argi da euskal kultura eta Euskararen babespena gure pundu garrantzitsuenetariko bat izanen direla. Komunikazioarentzat eta afitxetan bi hizkuntzak erabiliak izanen dira. Baiona hiri aberats bat denez kulturen aldetik, kultura hauek ere toki bat ukango dute gurekin

  • Errespetu eta tolerentzia zona bat nun harreman arrazistak eta sexistak ez diren onartuak izanen

Gaztetxeko aktibitateak:

  • Bertso Eskola : Bertsoak egiten erakasteko leku bat izango litzateke gaur egun baionan ez delako oraindik horrelako estrukturarik.

  • Mus txapelketak edo edozein karta jokoren txapelketak

  • Kirola txapelketak : Kirol maitaleekin futbola, errugbia eta petanka… joko partiduak giro onean antolatzea dugu helburuetariko bat. Bestalde, iaz egina izan den bezala, joko olinpiadak berriz antolatzeko gogoa dugu, euskal indar jokoak eta joko kooperatiboak eginez.

  • Kontzertuak : Askotan egina izan den bezala, musika estilo guzietako taldeak jokaraziko ditugu, izan justu formatzen ari diren gazte taldeak edo talde ezagunak.

  • Konferentziak eta debateak : Izan gaur egungo aktualitateko gaia edo gazteak unkitzen dituen problematika bati buruz (drogari buruzko prebentzioa, baionako historia…)

  • Antzerki eta dantza espektakuluak

  • Filma eta dokumentalen proiekzioak

  • Jakintza trukaketa aktibitateak gaztetxeko batek talde osoari bere jakintza pasaharazteko. Adibidez, gure taldeko batek aktibitate bat sortuko du autodefentsa erakasteko.

  • Jantzi trukaketak eta janari ezagutzak

  • Zirko, marrazki, irakurketa, sukaldaritza tailerrak

  • Etxeko lanak egiteko laguntza

  • Mendi ibilaldiak

  • Entsegu gela bat

aktualitatea