Iazko kalerna haizetsu eta uhartsuari,
Gaztetxeko aterpean egin zioten buru
Baionako ihauteriek.
Aurten gogo berarekin agertuko dira,
Baionako Karriken hartzeko menturarekin.

Joan den otsailaren 3an, beren gaua aldarrikatuz,
Neguari su argiz, kantuz, soinuz, zirtoz eta zalapartaz
Errefera egin zioten zirtzilek,
Ostatuz ostatu beren partearen eskean.

Heldu den martxoaren 4ean, dantzariak, bertsolariak
Eta soinulari txaranga juntatuko zaizkie
Ihauteri egun baten haien gisan markatzeko.

Zirtzilek urteko harat-honatez erratekoak dituztenak
Hiru joko aldiz eginen dituzte, hiru plaza desberdinetan.
Lehena, 11etan, Pannecau karrika erditsuan.
Betsolariek ihardokiko diete eta dantzariek plaza atxiki nahiko.

Ondotik, bazkaria izanen da Zizpa gaztetxean
Nahi duten guzientzat;
Izenak eman behar dira
Zenbaki honetara deituz edo idatziz : 06 29 88 96 32
Otsailaren 24-ko berantenik.

aktualitatea