Baionako gazteak herri kiroletan aritu dira gaztetxe bat aldarrikatzeko. Baionako Gazte Asanbladak euskal olinpiadak antolatu zituen pasaden larunbateaneta gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko eta 30 gaztek parte hartu zuten bertan. Hasieratik poliziaren presentzia nabaria izan zela salatu dute gazte asanbladakoek, eta euskarazko banderola bat eraman zutela jakinarazi dute ere. Azkenik Santa Agendan eta Ihauterietan bestelako ekimenak antolatuko dituztela iragarri dute ere.

30 bat gazte bildu dira arratsalde hontan guk antolatu ditugun Euskal Olinpiadetan. Lokotxak, zaku lasterketa, gurdia, sokatira eta beste hainbat jokorekin batera, giro bikaina ematea lortu dugu, Baionan ere gaztetxe bat behar dela aldarrikatuz. Olinpiadak hain zuzen, Baionako Herriko Etxeko plazan antolatu ditugu, biltzeko lokal autogestionatu bat lortu ezean, beste aterabiderik ez dugula salatuz. Hasieratik, poliziaren presentzia nabaria izan da, nahiz eta jokoen jarraipena ez duten trabatu. Hala ere, eskegia genuen banderola bat kendu eta beraiekin eraman dute sirena hotsek lagundurik. (Kasualitatez, euskaraz idatzia zena eraman eta frantsesez zena utzi dute). Azkenik, anekdota txiki bat : jokoak egiten ari ginen bitartean, Grenet auzapeza ondotik olinpiadak pasatzen zela ikusi eta bi gazte, ekimenaren berri ematera joan zaizkio. Kasu handirik eman gabe entzun eta hau izan da bere erantzuna : Eguraldi ona den bitartean, segitu!

aktualitatea